Goizean goiz gelditu ginen gure txalupa prestatzeko... Beti bezela, abenturak, anekdotak, parrak... Egun eguzkitsua, giro bikaina, eta 11.30etarako gure txapula prest zegoen!!
Ondoren, gure Plataformaren berri eman genuen portuan, gure helburuak, gure barne egitura, gure partehartzearen arrazoia... han izan genituen Gema eta Irene, gure Donostiako Zero Pobrezia Plataformaren berri zuzena ematen...
Zergaitik gu bezelako plataforma bat parte hartzen du horrelako festa batean? Plataformak beti, hilabetero, mahai baten inguruan bildu eta gai serioak jorratzen ditu, ekintzak antolatzen ditu, formakuntzak, hitzaldiak... eta orain 5-6 urte, hiritargoan gure mezua zabaltzeko helburuarekin, giro partehartzaile eta herrikoia sustatzen zuen espazio batekin bat egin nahirik... beste gizarte mugimenduekin uztartzen saiatzeko eta besterik gabe, primeran pasatzeko... Donostia abordatzen hasi ginen!!
Eguerdirako, txalupa eginda, komunikabideak atendituta... eguneko beste helburu bati lehentasuna emateko unea beraz... talde giroa sustatzea... eta primeran pasatzea... tarte horretako argazkirik ez dugu igoko beraz...
Eta pixkanaka ordua hurbiltzen zihoan...
Hortik, zuzenean kaira... baina orduan bai, gure abentura hasi zen... Kaia jendez gainezka, uretara sartzeko zailtasun ugari eta gure txalupatxoa ikusten genuen arren, oso urruti zegoen.... oso zaila iristeko... baina piratek, ez dira hain errez beldurtzen eta pixkanaka, txalupaz txalupa hurbiltzeko saiakerarekin hasi ginen...
Benetan zaila, ez zegoen iristerik, eta gauzak horrela, gu baino piratagoak ziren batzuk, bere txalupa hondoratuta zutelarik, GUREA!!! hartu egin zuten!! Festa eguna da, ondo pasatzea da eguneko egiteko nagusietako bat, beraz, behin uretan, hondartzara iristea helburu... txaluparekin, edo gabe...
Eta txaluparekin ezin zenez, ez behintzat gure txaluparekin... Kontxako erlojuetara iritsi ginen denak... txalupa izan ezik...
Hortarako, ezinbestekoa pirata txintxo batzuren aliantza (eta arrantzale jator batena, ezin ukatu)... beste txalupa batetan jaso gintuzten, zinez eskertzen dieguna oraindik... eta txalupa horretan tarte batean, arrantzale baten laguntza beste batean, igeri beste batean... edo bakarren bat oinez... baina iritsi ginen eta ederki pasa genuen!!
Mila esker beraz, taldean parte hartu zenuten kideei, taldekoak berez ez direnak baina taldera hurbildu eta gure mezua zabaltzen duzuenoi, edota, azpiegituran, materialen lorpenean edo hondartzara iristen laguntza eskeintzen diguzuenoi...
Mila esker berezia ere, argazkian azaltzen ez diren betiko langileei, goizean goiz azaltzen direnak materialak eramateko, edo beti prestutasunez deialdia guztietara erantzuten dutenak...
MILA ESKER!!